Eskualdeko plazak ere presoen aldeko aldarriez beteko dituzte bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 17a, 16:53

Urtarrilaren 12an, "Giza eskubideak, irtenbidea, bakea" lelopean, milaka herritarren babesa eta parte-hartzea izan zuen Bilbon egin zen herri-mobilizazio orokorrak, Herrira mugimenduak deituta. Euskal gizartearen gehiengo zabal baten eskaerek Bilboko kaleak hartu zituzten, beste behin ere, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazio historikoan. Larunbat honetarako, berriz, aldarrikapenei bultzada eman eta bide honetan frantziar nahiz espainiar gobernuei urratsak eskatzeko, mobilizazioak izango dira Euskal Herriko herri guztietako plazetan, baita mundu osoko hiri batzuetan ere. Uribe Kosta eta Erandion ere izango dira hitzorduak, aldarrikapenak eta jai-giroa (jolasak, triki-poteoak, herri baztariak...) uztartuz. Besteak beste, Itzubaltzeta / Romon, herri kanpaldia abiatuko dute gaur Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" presoaren askatasuna eta 197/2006 doktrinaren derogazioa exijitzeko. Bide horretan, eskualde mailako manifestazioa izango da igandean, 13:00etan Santa Eugenia plazatik abiatuta. Argazkian, Plazara! ekimena iaz Algortan / cc-by-sa Algortako Herrira.

Plazara! ekimena herriz herri:

Algorta:

Elkartasun giza-katea.

11:30 Prestaketa, Telletxe plazan.
12:00 Kilometroz kilometro, elkartasun katea!
12:40 Denok Telletxeko postontzi erraldoira!
13:00 Trikipoteoa San Isidroetara!

Berango:

12:30 Umeentzako tailerrak.
13:30 Elkarretaratzea.
14:00 Kantu poteoa.
15:00 Bazkaria (Txartelak salgai daude 10 euroren truke Nebarrebak tabernan).
16:30 Perkusio tailerra.
18:00 Kontzertua: El Trio Kalabera.

Erandio:

12:00 Ekitaldia Astrabuduako Josu Murueta plazan.
12:15 Giza-katea Astrabuduatik Erandioko udaletxera.
13:30 Ekimena Altzagako Irailaren 23a plazan.
14:00 Triki poteo erraldoia.
15:00 Bazkari herrikoia.
19:00 Kantu bira herrira.

Itzubaltzeta / Romo:

Herri kanpaldia.

Maiatzak 17, ostirala
19:00 Muntaiaren hasiera.
20:30 Ongi etorria.
21:00 Parrillada.
22:00 Bideoa.

Maiatzak 18, larunbata
09:30 Diana eta gosaria.
11:00 Propaganda herrikoia.
15:00 Bazkari herrikoia.
18:00 Jolasak.
21:00 Triki poteoa.

Maiatzak 19, igandea
09:30 Diana eta gosaria.
11:00 Desmuntaia.
13:00 Eskualde mailako manifestazioa.

Leioa:

19:00 Kontzentrazioa Bulebarrean.

Plentzia:

18:30 Bertsolariak Eleiz plazan eta giza-katea porturaino (Gorrondona).
Eta bukatzeko, luncha denontzat gaztetxean.

Sopela:

Udaletxeko plazan (euriarekin frontoian).
12:00-15:00 Herri kirolak. Odoloste eta txorizo pintxoak.
19:00 Kalejira plazaz plaza, udaletxetik hasita.

Urduliz:

12:30 Kontzentrazioa udaletxearen aurrean. Bukatutakoan luncha.

Erandioko Herrirak kaleratutako bideoa (© Erandioko Herrira)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun