Ongizate estatuaren gain-beherak eta azken urteotan hiritarrek pairatzen dituzten murrizketek kezka sortua dute dagoeneko uribekostarren artean. Horren erakusle da gaur arratsaldean
Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Pentsionistak Martxan plataformak emango duten hitzaldi bana. Jeltzaleek Juan Maria Aburto Rike Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburua ekarriko dute "Politicas sociales, garantia de cohesion social" hitzaldia eman dezan. Arratsaldeko 7:30ean jarri dute hitzordua, Algortako batzokiko areto nagusian. Pentsionistak Martxan taldeari dagokionez, "La reforma de las pensiones y el copago sanitario" solasaldia burutuko du Villamonte kaleko kultur etxean arratsaldeko 7etan. Ez dute zehaztu zein izango den hizlaria. Hitzaldi bata zein bestea espainolez izango dira. Aipagarria da Bizkaiko Foru Aldundian izan den bitartean Aburto izan dela Pentsionistak Martxan plataformaren kritiken jomuga. Argazkian, Pentsionistak Martxanen elkarretaratze bat / ©
Bilboko Elkartzen.