Interneten Nazioarteko Egunaren harira hitzaldia izango da gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 17a, 19:55

Gaur, maiatzak 17, Interneten Nazioarteko Eguna, hezkuntza sistemaren geroa eta historiaz zein software libreak bertan joka dezakeen paper garrantzitsuaz mintzatuko da Algortan Gorka Jakobe Palazio EHUko irakasleak. Hitzaldia "Hezkuntza sistema subiranoa, librea eta kolaboratiboa" du izena eta 19:00etan hasiko da Algortako Villamonte kaleko kultur etxean, Ikasketa Bolibartiarren elkarteak antolatuta. Palaziok software librea, GNU/Linux eta elkarrekin ikasteko premiaz hitz eginen du. Izan ere," hezkuntza sistemak gero eta diru gutxiago duen garai honetan, eta behin erreferente nazionalak galduta, subiranoak izateko zer-nolako ereduak hartu ahal ditugun" aipatuko da hitzaldian. Hezkuntza kolaboratiboaren eredu berria GNU/Linux sistema eragilearekin hasi zen eta handik lasterrera Wikipedia, Apache, Firefox eta horrelako beste sistema batzuek lortu dute arrakasta eredu horri segituz. "Etorkizunean, hezkuntza gero eta irekiagoa izango da eta ikaskuntza librea helburutzat hartuta, hainbat lan daude egiteko, hezkuntza subiranotasuna ere beharrezkoa delako", antolatzaileek adierazi dutenez. Bestalde, kontrapuntua emanez, Itzubaltzeta / Romoko Ziztu Bizian eskaut taldeak bihar "Una infancia sin tecnologia" jarduera egingo du Santa Eugenia plazan. Eguerdia eta 14:00ak bitartean, jokoak eta ipuin-kontalaria izango dituzte, 12 urtetik beherakoentzat. Argazkian, Gorka Jakobe Palazio 2011ko Bubber sarietan / cc-by-nc-nd Mikel Agirregabiria.

Ekimeneko kartela


Jakobe_mintzaldia
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun