Euria izan arren Getxoko jaiak aurrera doaz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 17a, 20:55

Pasa den larunbatean abiatu ziren Getxoko San Isidro jaiak, ohi bezala Itxas Argiaren Herrialdeen dantza jaialdiaz. Haiekin batera, Lous Crabots de Semisens Landetako taldea ikusteko aukera izan zen. Atzo ere, meza, luncha eta idi probak izan ziren Kooperatibaren eskutik. Halere, gaur ekin diote asteburuko festa aldatsari, euriak baldintzatuta. Izan ere, Malakaten egitekoak ziren koreografia erakusketa eta umeentzako jolasak hankaz gora jarri ditu euri jazarrak. Baina getxoztarrek jaiez blai jarraitzeko kemena eta gogoa dute. Gainera, Getxoko San Isidroetako Jai Batzordeak festazale guztiak kabitzeko moduko karpa jarri du txosnagunean. Hori dela eta Bentan egitear den graffiti erakusketa, pala txapelketako finala, mus txapelketa eta Atadxs a Nada, Solte eta Matxuraren kontzertua izango dituzte hurrengo probak, larunbat eta igandearen zain. Iaz bezala, gaur eta bihar doako autobusak izango dira Areeta eta Algortatik Getxora igo eta bertatik jaisteko. Bestalde, jai batzordeak Getxoko Udalak egindako murrizketak salatu ditu. Argazkian, kiroldegiaren atzekaldeko karpa / © Getxoko jai batzordea.

Getxoko San Isidro jaietako egitaraua

Ostirala, maiatzak 17

- 17.00: Koreografia erakusketa (Malakate)
- 18.00: Umeentzako jolasak eta txokolatada (Malakate)
- 18.30: Graffiti erakusketa (Benta)
- 19.00: Mus txapelketa (Benta)
- 21.00: Kontzertua: Atadxs a Nada, Solte, Matxura (txosnak)

Larunbata, maiatzak 18

- 9:00: Andra Mariko elizatik "Betiko Getxo" bizikleta bidezko ibilbide toponimikoa, Bizarra Lepoaren eskutik
- 11:30: Puzzle lehiaketa (Lantegi Batuak). 2 kategoria: gazte eta senior
- 12:00: Puzgarriak, buruhandiak eta fanfarrea (Malakate)
- 15:00: Herri bazkari animatua, Auzokide Elkartearen eskutik (txosnak)
- 19:00: Poteo girotua (txosnetan hasita)
- 21:00: Kontzertua: Hamaiketan, Trikizio erromeria eta DJ Bull (txosnak)

Igandea, maiatzak 19

- 10:00: Azoka eta txahala erre (txosnak)
- 12:00: Herri kirolak (txosnak)
- 17:30: Dantza-plaza: Dangiliske (txosnak)

Autobusen ordutegiak

- Maiatzak 17, ostirala: 23:00etatik 05:00etara. 45 minuturo. Ibilbidea Andra Mari kiroldegia-Bidezabal-Algorta etorbidea-Mesedetako Amaren eliza eta buelta Makaleta etorbidetik.

- Maiatzak 18, larunbata: 23:00etatik 06:30era. 30 minuturo. Ibilbidea Andra Mari kiroldegia-Bidezabalgo geltokia.

Jaietako kartela

390579_458359540918770_1481071046_n
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun