Sopelako Udalak solasaldi ziklo berri bat abiatuko du ostegunean, etzidamu. "Sopela solasean" hitzaldien bidez, aurrerantzean, sopeloztarrek hilero "hitzaldi bat euskaraz jasotzeko" eta "gozatzeko aukera" izango dutela nabarmendu dute udal iturriek. Lehen saioan, Eibarko Eta Kitto! euskara elkarteko hainbat kide ekarriko dute,“Euskararen motibazioak eta jarrerak” hitzaldia emateko. Kurtzio kultur etxean izango da hori, arratsaldeko 7etan, sarrera doakoa dela. Ekimenaren xedea euskararekiko motibazioa indartzea izango da eta "batik bat gurasoei eta umeekin lan egiten duten lagunei zuzenduta egongo da". Bertan, honako galderei erantzunak bilatzen saiatuko dira: "Gure umeek zergatik ez dute euskara erabiltzen? Helduok gaitasuna badaukagu, zergatik ez dugu egiten? Zergatik da horren garrantzitsua gurasoen eredua? Euskaraz jakin barik ere, zergatik da garrantzitsua jarrera positiboa erakustea?". Horretaz gain,
Pako Aresti idazle eta kazetari ezagunak ere hitzaldia emango du hilaren 30ean. Argazkian, Pako Aristi / ©
Erein argitaletxea.