Ustezko bi lapur atzeman dituzte Galean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 20a, 13:25

Getxoko Udaltzaingoak Galean bi gizonezko identifikatu eta hainbat lapurreta egotzi dizkie. Udaltzaingoak berak jakitera eman dutenez, pasa den asteazkenean, hilak 15, Galea aldetik autoz zihoazen bi gizonezkoen "jokaera iheskorrak" Udaltzaingoaren patruila baten susmoak sorrarazi zituen. Udaltzainek aipatu bi pertsonak identifikatzeari ekin zioten, ikusiz "biek hainbat nortasun" zituztela eta "etxe, saltoki, enpresa, ibilgailu eta abarretan lapurtzeagatik aurrekari ugari" zituztela, baita kartzelan egondakoak ere bazirela. Identifikatu ostean, udaltzainek ikusi zuten "hainbat tresna zituztela, bihurkinak eta palankatxo bat barne, etxeetako ateak indarrez zabaltzeko erabiltzen direnak". Halaber, poliziek zenbait sakelako telefono eta erloju atzeman zizkieten, beti ere Udaltzaingoaren arabera. Ondoren, agenteek pentsatu zuten atzemandako materialaren zati bat Gipuzkoa aldean eta Hendaian lapurtutakoa izan zitekeela eta ebatsitako etxearen jabearekin harremanetan jarri ziren. Horrek jarria zuen salaketa Irungo ertzain-etxean. Era berean, salaketa jarria zuen bigarren lagun bat identifikatu zuten. Atzemandako erlojuetako bat berari lapurtutakoa ei zen. Bi gizonezkoei lapurreta biak egotzi dizkiete, guardia epaitegira bideratutako diligentziatan. Argazkian, Getxoko udaltzain bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun