Gaurtik aurrera, Bizkaibusean bidaiatzea aurretik baino garestiagoa izango da. Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Lanak eta Garraioak Sailak zabaldu eta makina bat bidaiarik dagoeneko pairatu duenez, bidaia bakoitzaren prezioak gora egin du, 1 eta 5 zentimoren artean. Zehazki, joanaldiko txartelak erabiliz, bidaiariak 5 zentimo gehiago ordaindu beharko ditu zona guztietan. Creditrans, Barik edo Giza txartelak erabiltzekotan, ordea, igoera bi zentimokoa izango da. Familia ugariek duten Hiruko txartelak bi igoera ezberdin izango du. %50eko familia ugaria direnek zentimo bakar bat gehiago ordaindu beharko dute. %20koek, berriz, 2 zentimo. Foru iturriek azaldu dutenez, aipatu salneurri horiek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak pasa den martxoaren 14an emandako aginduan xedatutakoaren arabera ezarri dira. Argazkian, orain dela gutxi Bizkaiko Foru Aldundiak EHUko ikasleei deskontuak ezartzea aztertuko zuela agindu zien, gazteek hainbat mobilizazio egin ondoren / © Ikasle Abertzaleak.