Nekazaritza Sailaren menpeko zentro horrek orain arte beste basakatu ale batzuk sendatu ditu, baina denak etxeko katuekin edo katu sasi-basatiekin nahastutakoak. Artzentaleseko herritar batzuek deitu zuten animalia zepo batean harrapatuta zegoela jakinarazteko eta Base Gorriko langileak azkar agertu ziren eta berehala eraman zuten Gorlizeko zentrora. Hantxe egon da joandako abenduaren 15etik, eta bertan tratamendu kirurgikoa eta zainketa egokiak eman zaizkio, erabat osatu arte.
Gaur egun aske mugitzen du kaltetutako artikulazioa eta ondo moldatzen da zentroko instalazioen barruan; eskura jartzen zaizkion pieza biziak harrapatzeko gai da, eta kaiola gisako bizitokian ipintzen zaizkion oztopoak erraz gainditzen ditu.
Basakatua heldu zenean eta orain, argazkitan (© BFA)