Getxoko Udaltzaingoak gidari bana atxilotu du Itzubaltzeta / Romon eta Areetan asteburu honetan. Biei bide segurtasunaren kontrako delitua egitea egotzi diete, polizien arabera, egindako alkoholemia testetan positibo eman dutela. Lehenengo atxiloketa ostiral gauean izan zen, 04:45ak aldera, 19 urteko gizon bat Itzubaltzeta / Romotik debekatutako norabidean omen zihoanean, bere ibilgailuaren barruan. Udaltzainek ikusi zuten eta "debekatutako norabidean joatea galarazteko" autoa geldiarazi zuten eta gidariak alkoholaren eraginpean egotearen sintomak atzeman zituzten, beti ere Getxoko Udalak kaleratu duen bertsio polizialari jarraikiz. Hori dela eta, alkohol froga egin zioten eta 0,80mg/l-eko emaitza eman zuen, onartutakoaren hirukoitza baino gehiago.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!