Plentzia eta Itzubaltzeta bideo deman ari dira "Nik eskola kirola" lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 20a, 19:21

Plentziako Kakarraldo rugby eskola eta Itzubaltzeta / Romoko nesken eskubaloi taldea nor baino nor ari dira Interneten "Nik eskola kirola" izeneko lehiaketan. Biak lehiaketako finalistak dira jada, aurkeztu ziren bederatzi bideoetatik antolatzaileek lau alde batera utzi ostean. Kanporatuen artean, Getxoko Show patinaje taldea bazegoen. Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak antolatuta, eskola kirolaren baloreak, alderdiak, jarrerak eta jokabideak hoberen erakusten dituen bideoa aukeratzeko epea zabaldu dute gaur, hilaren 31ra arte botoa emateko aukera zabalik egongo dela. Halere, boto-emaile bakoitzak bideo bakarra bozkatu ahal izango du, horretarako posta elektronikoa eman eta bertara bidaliko dioten mezua berretsi egin beharko duela. Beste finalistak Santutxu hockey taldea, Durango Rugby Eskola eta Bilboko Metropolitano hockey taldea dira. Orain arte, Metropolitanokoak ari dira nagusitzen. Lehiaketak ez du sari ekonomikorik, baina Kakarraldoko kideek azaldu dutenez, "lor dezakegun publizitatea" dago jokoan. Argazkian, Itzubaltzeta / Romoko jokalariak / © Itzubaltzeta / Romoko eskubaloi taldea.

Getxo eskubaloiko nesken taldearen bideoa (© Getxo eskubaloiko nesken taldea)



Plentziako Kakarraldo rugby eskolaren bideoa (© Kakarraldo rugby eskola)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun