Zauritu bat izan da Avanzadako gasolindegiko sutean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 20a, 23:30

Gizonezko bat zauritu da gaur arratsaldean Leioako gasolindegi bateko bulegoan izandako sutearen ondorioz. EITB-k zabaldu duenez, sutea 14:15ak aldera piztu da eta suhiltzaileek garrak itzali, sutea kontrolpean izatea lortu eta bertako erregai deposituei eragitea ekidin dute. Gasolindegia Avanzada errepidean dago, Leioako udalerrian, Bilborako noranzkoan, Eusko jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Suhiltzaileek sua amatatu arren, gasolindegiko langileetako bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute kea arnasteagatik. Oraingoz, Segurtasun Sailak ez du argitu sutea zelan piztu den. Argazkian, hainbat suhiltzaile lanean artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun