"Urkulluk politikak aldatzen baditu eta erreforma itogarriei aurre egiten badie, gizartearen babesa izango du. Gizarteari kontra egiten badio, ordea, ez du horrenbeste aldarrikatzen duen egonkortasuna lortuko", ohartarazi zuen Etxaidek.
Haren esanetan, EAE "ez dago 1.200 milioi euroko murrizketetarako, ezta soldata murrizketetarako, gizarteak protagonismoa hartu behar du, erabakigarria izan dadin".
Zentzu horretan, maiatzaren 30ean Hego Euskal herrian deitu duten greba orokorrean parte hartzeko deia egin die herritarrei, EAJren Jaurlaritzak hartu dituen erabakiak "ez direlako eraginkorrak".