Hainbat antzezlanetan zuzendaritza eta aktore lanetan ari da; baita hainbat zinema proiektutan ere.
Telebistari dagokionez, Estatu mailan “teorian umorezkoak” diren hainbat programetan parte hartu du: komiko, gidoilari, aktore, bikoiztaile, erreportari eta aurkezle lanetan. Agustiin Jimeenez, Toni Moog eta Santi Rodriiguez-ekin batera, liburu bat idaztera ere animatu da.
Paramount Comedy-n, aldiz,"Noche sin Tregua"-n kolaboratu du, eta hiru bakarrizketa grabatu ditu: "Misha y alcohol", "Vamos, Gerva!" eta "Cocina experimental". Eta oraintxe bertan, laugarren bakarrizketa batean lanean ari da: "Esto es todo, amigos!".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.