De la Iglesiaz gain, mahai-inguruan parte hartuko dutenen lagunen profila
• Carolina Bang, aktore kanariarrak bost urte daramatza Alex de la Iglesiarekin harreman profesionala zein pertsonala jorratzen. Arlo profesionalean, Bangek ekoizpen sorta garrantsitsua egin du, soilik De la Iglesiarekin batera egindakoari begiratuta ere. Telebistari dagokionez, 2008an eta 2009an, 26 kapitulutako "Pluton B.R.B. Nero" umorezko zientzia-fikziozko telesaioaren protagonista izan zen. Zineman, ordea, 2010ean "Balada triste de trompeta" egin zuen. Horrek Goya sarietarako izendapena ekarri zion. Hurrengo urtean, "La chispa de la vida" pelikula filmatu zuen. Aurten, oraindik muntaian dagoen "Las brujas de Zugarramurdi" estreinatuko du.
• Jorge Gerrikaetxebarria gidoigileak Alexekin lankidetzan horren pelikula gehienak idatzi ditu, eta oraintsu topo egin dute berriro "Las brujas de Zugarramurdi" filmean. Elkarrekin bizi ziren dagoeneko existitzen ez den etxe batean, "Mirindas asesinas" (1991) film laburraren, "Accion mutante" (1992) pelikularen eta abarren garaian. Bertan idatzi zuten "El dia de la bestia"-ren lehen bertsioa. Bilbon gertatzen zen eta deabruzko eraikina ez ziren Madrilgo dorreak, tigrea duen Deustuko etxea baizik.
Jose Luis Arrizabalaga "Arri", EHUko Arte Ederren Fakultateko Iizentziatua, Ikus-entzunezkoetan. Zuzendari artistikoa. Garai hartan aipatu eraikinaren maketa ikusgarria zeukan.
• Arturo Garcia "Biaffra" Arte Ederretan titulatua eta "Arri"-rekin batera zuzendari artistikoa, Alexek egin zituen gehienetan (Ledesmako etxean azpiko solairuan bizi ziren). Biek lortu zuten Arte zuzendaritzarik onenerako saria lortu zuten "El dia de la bestia"-gatik, 1995ean.
• Patxi Pagazaurtundua "Gudari", Produkzioko albokoa Alexen lehenengo filmetan, laguntzaile setatia Ibarretxe anaiekin telebistako "Las memorias de Karbo Vantas" (1994) telesailean eta gero, horiekin guztiekin, Panico Films SL-ko fundatzaileetako bat eta ekoizlea, Madrilen. Etxe horrekin egin ziren "800 balas!" (2002) eta "Crimen ferpecto" (2003), ekoiztetxea desegin baino lehen. Orain Produkzioko arduraduna da Morgan Filmsen, Bilbon.