Aldaketak Batxilergoko erlijioan 2013-2014 ikasturtean
EAEko Batxilergoko curriculuma aldatzea erabaki du Hezkuntza Sailak datorren ikasturtean, erlijioa aukeratzen ez duten ikasleak irakasgai alternatiboa egitera derrigortuz (orain ez bezala) Auzitegi Gorenaren sententzia bat beteaz.
Egoera honen aurrean, hauxe adierazi nahi dugu:
• Erlijioa Batxilergoko ikasketa-planaren irakasgaia izatearen kontra gaude. Ikasleen %2,7ak baino ez du eskatu erlijioa maila horretan azken datuen arabera. Ez dago ez familia ezta eta ikasleen eskaerarik aldaketa hori egiteko.
• Erlijioa aukeratzen ez duten ikasleek nahi ez duten irakasgai alternatibo bat egitera behartzearen kontra gaude. Ikasleentzat ez da batera onuragarria eduki curricularrik ez duen irakasgai alternatibo bat inposatzea.
• Hezkuntza Sailak 2 milioi euro inguru gorde beharko ditu honetarako. Horren kontra gaude guztiz badakigunean murrizketa inportanteak izango direla derrigorrezko eskolaldiko ikasleentzat hainbat arlotan: ordezkapenak, obrak, laguntzak, IGEentzako dirulaguntzak, testuliburuak...
Beste irakasgai batzuk ematen dituzten erlijioko irakasleak
• Ez gaude ados erlijioko irakasleek beste irakasgai batzuk ematera gaitzearekin. Bidegabea iruditzen zaigu beste irakasleekiko, ez baitute sarbide prozesu berbera egiten.
Gure jarrera
• Errespetu osoa diegu pertsonen sinismen erlijiosoei, baina ez dugu uste erlijioa eskola publikoko curriculumaren parte izan behar denik.
• Erlijioa edota alternatiba ematera derrigortzeak ez du gutxitu edo handitu behar Batxilergoko gainerako irakasgaien egutegi eta ordutegia. Hala, eskubide hori hobekien bermatuko duten erabakiak hartuko ditugu ikastetxeetan. Eskola-kontseiluetan hartzen diren erabakiak errespetatzea eskatzen dugu.
• Erlijioaren alternatibaren ordez, gastua arlo hauetan lehenestea eskatzen dugu: ordezkapenak, funtzionamendu-gastuak, IGEentzako dirulaguntzak...
Gure konpromisoa
• Eskola publikoarentzako, inposizio bat da erlijioa irakasgai curricular moduan sartzea eta eskatzen ez den irakasgai alternatiboa egitera derrigortzea ikasleak. Horregatik, alternatiban bikaintasuna, konpetentzien garapena eta ikasleentzat erakargarri diren edukiak eskainiko ditugu. Hala, ikastetxe publikoak gero eta laikoagoak izatea lortuko dugu.
Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar plataforma