Ekitaldian doktore eta tesien bilakaeraren deskribapen xehatua eskainiko da. Joan den urtean tesi kopuru hauek irakurri ziren ondoko jakintza arloetan: 89 Zientzietan, 82 Gizarte eta Lege Zientzietan, 71 Ingeniaritzan eta Arkitekturan, 52 Artean eta Giza Zientzietan eta 49 Osasun Zientzietan. Azpimarratzekoa da horietatik 88 nazioartekoak izan zirela eta 29 euskaraz aurkeztu zirela.
Ekitaldiak Iñaki Goirizelaia errektorea izango du buru eta hitzaldi nagusia Teresa del Valle doktoreak emango du, EHUko Gizarte Antropologiako katedradunak, honako gaiaz: “La igualdad en la centralidad del progreso genuino”.
Egitaraua, arratsaldeko 6etatik aurrera
• Segizioaren sarrera.
• EHUko doktore berriak izendatzeko aktaren irakurketa, Master eta Doktorego Eskolako zuzendariorde Jose Antonio Sanchez Galiindez jaunaren eskutik.
• Master eta Doktorego Eskolako zuzendari Gabriela Chotro andrearen hitzaldia.
• Doktoregoko Sari Berezia lortu dutenei saria ematea.
• EHUko Gizarte Antropologia Katedradun Teresa del Valle doktorearen hitzaldia: "La igualdad en la centralidad del progreso genuino".
• Doktore berrien izendapena.
• Ohorezko aurreskua.
• Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaia Ordorika jaunaren hitzaldia.
• EHUko Koruaren emanaldia.