Urtero lez, sukaldaritza ikastaroa prestatu du
Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak. Halere, erandioztarrek iragarri dutenez, aurten berrikuntzekin dator Edurne, "gure ohiko irakasle zoragarria". Izan ere, ohiko sukaldaritza tradizionalaz gain, begetarianoa eta txinatarra ere lantzeko prest izango da. Halere, lehenengo klase egunean ikasleek aukeratu ahal izango dute zer plater egiten ikasi nahi duten. Izen-ematea astelehenera arte, maiatzaren 27ra arte, egin daiteke, baina plaza mugatuak direnez, komeni da izena lehenbailehen ematea. Horretarako, e-posta (
berbalagunerandio[abildua]gmail.com) zein telefonoa (667 995 716) jorratu daitezke. Ikastaroa astelehenero egingo dute, 19:30etik 21:00etara arte, Bekoa ikastetxean, eta lehenengo saioa datorren astelehenean bertan, hilak 27, izango da. Azkena, berriz, ekainaren 24an. Aurreko urteetan, besteak beste, bakailao eta otarrainska lasagna, sagar frijituak, piper berde beteak patata tortillagaz txipiroi saltsan... prestatzen ikasi zuten su artean ibilitakoek. Aurten, errezeta berriak landuko dituztela jakinarazi dute arduradunek. Argazkian, Berbots elkarteko kideek 2009an egindako familia irudia / © Berbots Erandion Euskaraz!.