LABeko metalgintza arloko 150 bat delegatuk sektore horrek Bizkaian daraman lan hitzarmenaren aldeko borroka enpresarien ateraino eraman zuen atzo. Izan ere,
Cebek Bizkaiko enpresarien erakundeak bere urteko batzarra burutu zuen Bilboko Euskalduna jauregian, Iñaki Garcinuño presidente berri hautatu zutela, eta aurrean izan zituzten sindikalistak. Sindikalistek pasa den urtarrilaren 9an luzatu zioten FEVEM metalgintzako patronalari lan hitzarmena berritzeko proposamena. Atzo, enpresarien "amorerik ez ematea" salatu behar izan zuten. Izan ere, urtarriletik hona, FEVEM metalgintza enpresen euskal federazioa "ez da ia mugitu" Bizkaiko lan hitzarmenaren negoziazioan, "lan erreforma aplikatuko duela" argudiatuz, LABek zabaldu duenez. Sindikatuak ez du baztertzen bihar Gipuzkoan egingo duten moduan, Bizkaiko metalgintza ere grebara jotzea. Uribe Kostan, pasa den
urtarrilaren 22an abiatu zituzten mobilizazioak. Argazkian, atzoko elkarretaratzea Bilbon / cc-by-sa LAB sindikatua.