Keltse Eiguren Ingurumen Arloko zinegotziak bere poztasuna agertu du, beste behin, lortutako hiru sariengatik “horien bitartez gure hondartzen eta beren zerbitzuen kalitatea aitortzen dutelako, Udala, udalerri iraunkorrago bat lortu aldera, egiten ari den lana aintzat hartzearekin batera”.
Azkorriko hondartzak 1992an lortu zuen bandera urdina lehenengo aldiz eta horrez geroztik, aurtengoarekin, 20. biderrez eskuratu du, salbuespen bakarra Prestigeren isurketek eragin zutela. Ereagako hondartzan seigarren urtez izango da bandera urdina eta Arrigunagan laugarrenez.