Ibaizabalaren bi ibarrek istorio propioa dute eta modu ezberdinean bizi izan zuten 90eko hamarkadan emandako eraldaketa sozial eta ekonomikoa. Bietan ordea, musikak garrantzia berezia izan zuen, musika talde ugari sortu baitziren: Eskorbuto, Zarama, Los Clavos, Parabellum eta beste hainbeste. Musika tresna gisa erabiliz, historian arakatzea proposatzen du 160 metros egitasmoak.
Ikusentzunezko egitasmoa bost kapituluk osatuko dute eta banan banan ikusi ahal izango dira interneten eta ETB-n. Ondoren, guztiekin Zinebin aurkeztuko den dokumentala osatuko dute. Oraingoz, lehenengo atalaren emanaldiak eskainiko dituzte herriz herri. Dagoeneko, Bilbon, Portugaleten eta Algortan proiekzio bana lotuta dituzte. Algortakoa, bi aste barru izango da, ekainaren 6an.
Proiektua aurrera atera ahal izateko crowdfunding-a erabili dute eta horrela, 250 partikularren finantziazioa lortu dute.