Orozkoko Amagoia Elezkano 26 urteko emakume gaztea erail zuten atzo goizaldean Laudion, labankadaz. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, Ertzaintzak hildakoaren bikotekidea atxilotu zuen susmagarritzat joz. 49 urteko gizonezkoa da. Gizona eta arma etxe barruan zeuden poliziak etxebizitzara sartu zirenerako. Horren aurrean, gertatutakoa emakumeenganako indarkeria sexistatzat hartu eta salaketa egitera deitu du Algortako Bilgune Feministak. Elkarretaratzea egingo dutegaur, ostirala, Telletxe plazan, arratsaldeko 7:30ean. Argazkian, 2012ko azken elkarretaratzea azaroaren 29an izan zen, Tere Egurrola Asparrenako emakumearen ustezko erailketa salatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!