Autogestio jaialdia egingo du bihar Eztabaidak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 24a, 12:57

Larunbat honetarako, maiatzak 25, autogestio jaialdia antolatu du Erandioko Kalezulo gaztetxean Algortako Eztabaida Gune Antiautoritarioak. Horrenbestez, 20:30etik aurrera, ON, Kokein eta Humus taldeek eskainiko dute kontzertua. Ondoren, DJ batalaila (punk, rock, hip hop, ska, reggae, 70's, 80's, 90's...) izango da. Sarrera 4 eurotan egongo da. Eztabaida Guneak Euskal Herria kalean zabaldu zituen ateak 2008ko urriaren 8an. Beste bi urte Amezti kalean egin ostean, 2011ko irailaren 29an inauguratu zuten Villamonte plazako A4 zenbakiko egungo lokala. Dagoeneko lau urte eta erdi pasatxo ditu ekimenak. Argazkian, 2011ko irailaren 29an estreinatu zuten Eztabaida Gune Antiautoritarioaren Villamonte plazako lokala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun