Ostiralean Larrabasterran eta Algortan egin bezala, gaur arratsaldeko 8etan, Amagoia Elezkano 26 urteko emakume gaztearen erailketa eta indarkeria sexista salatuko dituzte Leioako bulebarrean. Leioako Bilgune Feministaren aburuz, "aurten dagoeneko Euskal Herrian hiru izan dira genero indarkeriagatik eraildako emakumeak". Hilketa ostegun goizean izan zen, ustez 49 urteko gizonezko batek, bikotekideak, hainbat labankada emanda. Ertzaintzak gizona atxilotu eta epaileak Zaballako espetxera bidali zuen. Argazkian, 2012ko azken elkarretaratzea Leioan azaroaren 28an izan zen, Tere Egurrola Asparrenako emakumearen ustezko erailketa salatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!