Txakurrak aske paseatzeko lekuak aztergai
Era berean, aurrera eramandako ikerketak txakur askeentzako espazioak izateko beharra aztertu du; "txakur txartel" bat sortzearen posibilitatea, hainbat azpiegituratan sartu ahal izateko interesa, “txakurrentzako udal zaindegiak”, animali horientzako ibilbide edo jolas zonaldeak eta txakurrentzako parkeak.
Inkestetan, %62ak (inkestaturiko ia bi heren) txakurrak libre paseatzeko espazioak sortzearen beharra defendatzen du, kontrakoa pentsatzen duen %33aren aurrean.
%46ak Udalak txakur txartela sortzearen aukera nahiko edo oso interesgarria dela uste du, %20ak baduela nolabaiteko interesa eta %25ak ez du ekimen hori egoki ikusten. Ekimen horren bidez, frogak eginez eta beharrezko trebatzearen bidez, trebetasun nahikoa dela egiaztatuko litzateke, horrela zerbitzu publikoetara (garraio publikoa esate baterako) sartu ahal izateko edo espazio jakin batzuetan txakurra askatu ahal izateko.
Azkenik, eta ekipamenduei dagokienez, txakurra duten eta ez duten pertsonen artean interes handiena sortzen duena txakurrentzako parke bat sortzearena da, ibilbide edo “zaindegiak” bezalako beste proposamenen aurrean. Lehen bezala, gazteek, 18 eta 24 urte bitartekoek, puntuazio handiena ematen diote (7,8), eta 35 eta 44 urte bitartekoek baxuena ematen dute (4,5).