Ikasleak grebara deitu ditu IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 29a, 12:03

"LOMCEri ez! Euskal Herriak bere hezkuntza! M30 ikasleok greba!" lelopean, gehiengo sozial eta sindikalak biharko egindako deialdiarekin bat egin du Ikasle Abertzaleak (IA) erakundeak. Adierazi dutenez, gaurko egunez Hego Euskal Herrian bizi dugun egoera sozio-ekonomikoaren gainean "erantzun argia" eman beharra dago. "EAEn PNVk aurrekontuetan burutu dituen murrizketak inoziko erasorik handiena dira eta Nafarroan Barcinaren gobernuak inolako zilegitasun gabe, herritarren nahi eta beharrei bizkarra emanez, inposaketa eta urraketen bidean jarraitzeko birondate argia azaldu du. Ildo beretik, Espainiako Gobernuak egin nahi dituen erreforma ezberdinek oinarrizko eskubideen gaineko urraketan pausu bat gehiago suposatzen dute", salatu du IAk. Bestalde, "salaketa hutsetik, behar eta nahi dugun eredu baten aldeko bidean indarrak batu eta urratsak ematen hastera" deitu dute Ikasle Abertzaleek. Argazkian, IA greba eskubidearen alde Romo-Artatza institutuan, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun