Batzarra hastear zegoela, unibertsitate sistemako ikasleen ordezkariak ohartu ziren Saileko arduradunak bilerari hasiera emango ziola batzarburu izan behar zuena, Unibertsitate sailburuordea, bertan ez zegoen arren. Aurreko bileran ere egoera berdina gertatu zen. Hala, Uriarte sailburua (lehendakaria) edo Alkorta sailburuordea (kargua eskuordetu zitzaion 2013ko otsailaren 21eko Agindu bidez, EHAAn argitaratutakoa) bertan egon gabe bilera egin zitekeen galdetu zuten ikasleek; erantzun kontraesankorrak jaso zituzten. Horrez gain, ikasleen ordezkariek galdetu zuten ea Sailak zergatik ez zuen igorri planteatutako gaiak landu ahal izateko beharrezko dokumentazioa, aurreko bilera batean eskatu bezala.
EHUko Ikasle Kontseilua