Asteburu honetan izango dira Lamiakoko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 29a, 13:23

Leioako San Juan jaietarako berotzen hasiko dira asteburu honetan Lamiakoko jaiekin. Gaur San Máximo patroiaren omenezko meza izango da, eta asteburuan Maskarada eta gainontzeko ospakizunak. Horrenbestez, ostiralean, Mari, Aker, Inguma eta beste hainbat pertsonai mitologiko Lamiakoko kaleetan barrena ibiliko dira. Arratsaldeko 5:30etik aurrera eta gaua bitartean, magiaz beteko dituzte Leioako inguru horretako txoko guztiak. 1978tik hona, Euskal Herriko mitologiaren antzezpena egiten du urtero Lamiako Maskarada kultur elkarteak, urte bakar batean huts egin zuela. Alde batetik, jentil mitologiaren eta kristautasunaren arteko borroka uztartzen dute. Eta bestetik, auzoari berari izena ematen dion Lamiaren istorioa. Horrez gain, paella lehiaketa, haurrentzako jolasak, goatekea eta beste hainbat jarduera egongo dira asteburuan zehar. Izan ere, igandera arte luzatuko dira Lamiakoko jaiak. Argazkian, Maskarada Lamiakon.

Egitaraua:

Maiatzak 29, asteazkena

Meza San Maximoren ohoretan, Lamiakoko patroia. Arratsaldez, Lamiakoko San Maximo elizan.

Maiatzak 31, ostirala

16:30 Txupinazoa eta jaien hasiera txosnan.
17:30 Maskaradaren lehen zatia, putz-egilearen biribilgunean.
18:00 Anima zaitez eta katera batu.
18:30 Maskaradaren bigarren zatia, txosna ondoan.
20:00 Geloren ziba erakustaldia, txosna ondoan.
21:00 Animatu txosnako musikarekin eta jan txitxi-burruntzi batzuk.
22:30 Lamiakoko Maskaradaren hirugarren zatia (Akelarrea), eliza ondoan.
00:00 Xirimiri taldearen dantzaldia.
05:00 Emanaldiaren amaiera.

Ekainak 1, larunbata

09:00 Lamiakoko lehen arrantza txapelketa, Errekan.
10:00 Denok gora! Eguneko lehen txupinazoa.
11:00 Umeentzako jaia: musika, gaztelu puzgarriak, ludoteka eta pintura txikienek goza dezaten (goiz osoan).
12:00 Denok poteoan auzotik trikitiaren erritmoan. Geldialditxoa txosnan.
13:00 Igel-toka txapelketa.
13:30 Paella txapelketa handia.
15:00 Zure paellak txosnan aurkeztu.
16:00 Lamiakoko V. Tiragoma txapelketa (Estatuko txapelketarako baliogarria). Txosna ondoan.
16:00 Lamiakoko futbito txapelketako 3. eta 4. postua.
17:15 Lamiakoko IV. Futbito Txapelketako final handia.
18:30 Euskal Dantzen Alarde handia futbito kantxan. Anfitrioia: Txikiak taldea.
20:00 Gose bazara, pasatu txosnatik txorizoa sagardopuntuarekin dastatzera, horrek ez zaitu hilko eta.
20:00 Globoflexia erakustaldia Dallasen, berriki, munduko txapeldun izan denaren eskutik: David.
21:30 Animatua bazara, jantzi mozorroa. Originalenentzako sari ederrak.
22:30 “Asier Bilbao show” ikuskizun paregabea.
00:00 Galker taldearen dantzaldia.
02:00 Zaku lasterketa barruko arropan.
03:00 Dantzatzera, hau ez da amaitzen!
04:00 Happy hour. 2x1 txosnan.

Ekainak 2, igandea

10:00 Txupinazoa! Azken ahalegina.
11:00 Gaztelu puzgarrietan ezin duzu huts egin, haurrentzako ludoteka puzgarria Langileria kalean, goiz osoan.
12:00 Poteoa Lamiakoko tabernetatik trikitiarekin.
13:00 Herri Kirolen erakustaldia: Iñaki Perurena harria jasotzen eta Fausto Mugerza aizkorarekin ebakidura bertikalak egiten 5 metrora eta horizontalak. Euskadiko onenetarikoak. Txosna.
14:30 Txapel Jaurtiketako Mundu Lehiaketa.
15:00 Jatera guztiok, azken txanpa falta zaigula.
17:00 Lamiakoko XXIV. Play Back Txapelketa. Gozatu!
17:30 Goatekea, 70-80eko hamarkadetakoa, eta askoz gehiago. Iker Fernandezen eskutik, onena mikroarekin.
19:30 Atsedenaldian, sari banaketa. Ondoren, denok dantzara berriro.
19:45 Herri txokolatada txosnan, Batzordearen eskutik. Amek goxo amaitu behar dugula diotelako.
20:30 Jai amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun