Orainkari digital honetan lan egiten duten beharginek bat egingo dute biharko, maiatzak 30, Hego Euskal Herriko sindikatu eta gizarte eragileek deitutako grebarekin. Horrela adostu ondoren, UKBERRI.NETen argitaratzailea den UKBERRI Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak elkartearen zuzendaritzari komunikatu diote. Beharginen arabera, "behin betiko krisialdian bizitzen den euskarazko prentsaren langileok ongi dakigu zer den behin-behinekotasunean bizitzea". Horregatik, "beharginen lan baldintzak txirotzea eta kaleratzeak errazten dituzten murrizketei ezetz esango dutenen ahotsari oihartzuna emateko asmoz", UKBERRI.NETeko kazetariek bihar, osteguna, ez dute normaltasunez lan egingo eta greba orokorrari buruzko informazioa baino ez dute emango, komunikabide honetan bertan, Tas-Tas irratian zein
Greba.euskalherrian.info sareko ekimenaren bidez. Gure irakurleek ulertuko dutelakoan gaude.
UKBERRI.NET