Telletxe plazan gosaldu eta grebaren inguruko kartelak prestatu (ondoren, banketxeak eta supermerkatuak "dekoratzeko" erabili dituzte) ostean, Algortako kaleetan barrena abiatu dira 40 bat lagun gaurko greba orokor egunean. Banketxeak eta supermerkatuak ixtea zeukaten helburua, saltoki txikiak alde batera utziz. Hala ere, herri erdialdeko denda eta taberna ugari zarratuta zeuden oraindik goizeko 11etan. Orduan abiatu dira grebalariak Bilboko manifestaziora bidea, autoz edo bizikletaz. Algorta behealdean, ordea, saltoki gehienak zabalik zeuden. Horrenbestez, banan-banan sartu dira irekita zeuden banketxe eta supermerkatuetara, greba orokorrarekin bat egitera gonbidatuz. Batzuk pertsiana jaitsi dute (une batez). Beste batzuk, ordea, ez. Orduan piketeko kide guztiak sartu dira txilibituak joz eta "Gaur greba orokorra!" oihuen artean. Ertzaintzaren patruila eta Patrol bana ibili dira inguruan, baina ez da gorabehera nabarmenik izan. Banketxe batzuetan zabor poltsak hustu dituzte grebaren aldekoek. Argazkian, piketea supermerkatu baten atean.