Bere hitzetan, sektore pribatuan grebak eragin handiagoa izan du Gipuzkoan, %43,1eko jarraipenarekin, Araban (%11,5) eta Bizkaian (%10,8) baino. Halaber, %18,7ko jarraipenarekin, EAEn orokorrean aurreko deialdiak baino jarraipen txikiagoa izan duela esan du, orduan %20koa izan baitzen.
Sektore publikoari dagokionez, Juan Maria Aburtok adierazi du Administrazio Publikoan %22,31koa izan dela jarraipena, aurreko greba orokorrean %29,84koa izan zen bitartean.
Bestalde, Segurtasun Sailak dituen datuen arabera, jardunaldiaren hasieran "istilu batzuk" izan direla esan du, baina aurrekoetan baino "gutxiago". Hala ere, enpresa handien aurrean pikete "bereziki aktiboak" daudela adierazi du, eta beste langile batzuei "mehatxu egiteagatik" 18 lagun identifikatu dituztela jakinarazi du.
Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak adierazi du grebaren jarraipena %20koa dela sektore publikoan eta %18,7koa sektore pribatuan. Gainera, aurreko deialdietan baino istilu "gutxiago" izan direla nabarmendu du, beste langile batzuei "mehatxu egiteagatik" 18 lagun identifikatu dituzten arren. ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan ostegun honetan deituriko greba orokorrak EAEn izan duen "jarraipenaren lehen datuen berri" eman du Aburtok Eusko Legebiltzarrean, hedabideei egindako adierazpenetan. Argazkian, Juan Mari Aburto Erandion emandako mitin batean.