Eskubide sozial eta laboral duinak aldarrikatzeko hainbat mobilizazio izan dira goizean
Algortan,
Itzubaltzeta / Romon eta
eskualdean. Sindikatuen arabera grebaren jarraipena oso zabala izan da eta Eusko Jaurlaritzaren ustez, %20koa. Halere, goizeko ekimenekin ez da bukatu greba jardunaldia, eskualdeko greba batzordeek bost manifestazio eta hamaika mobilizazio antolatu dituztela. Arratsaldeko 4etan, auto-karabanak antolatu dituzte Leioako osasun etxetik herrian zehar eta Berangoko anbulategitik Plentziarantz. 16:30ean, ordea, Itzubaltzeta / Romoko Ondarretako markesinan jarri dute hitzordua. Gazte erandioztarrek eztabaida izango dute Altzagako metro geltokian 17:45ean eta ondoren,18:00etan, manifestazioak hasiko dira. Algortakoa zaratatsua izango da, Telletxe plazatik abiatuta; Leioan, 18:00etan, Bulebarretik; Erandion, 19:00etan manifestazioa, metro geltokitik abiatuta; eta Itzubaltzeta / Romon, 19:30ean, Santa Eugenia plazatik. Plentzian ere manifestazioa egingo dute 18:00etan Astilleroraino, oraingo honetan Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Lemoizko greba batzordeek deituta. Bestalde, Getxoko enpresariak batzen dituen
Getxo Enpresa elkarteak, ordea, greba eguna aukeratu egin du bere 8. Topaketa ospatzeko. Algortako Igeretxe hotelean egingo dute arratsaldeko 8:45etik aurrera. Hainbat enpresa eta erakundeetako ordezkariak izango dira, "flower power" estetikako jaian, ardo dastaketan eta koktel-afarian, tartean Itziar Epalza Urkiaga Eusko jaurlaritzako Turismo sailburuordea. Argazkian, goizeko piketea Itzubaltzeta / Romon.