Herritarren eskubide nahia eta agintarien ezetza talka egin dute gaurko greba egunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mai. 30a, 21:44

Uribe Kosta eta Erandion ere bi irudi argi utzi ditu ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorrak. Batetik, goizean goizetik kalera ateraz, eskubide sozial eta laboral duinak aldarrikatu dituzte dozenaka herritarrek; murrizketa, erreforma eta inposizioak salatzearekin batera. Goizeko piketeetan banketxeak eta supermerkatuak izan dituzte helburu, merkatari txikiei babesa eskainiz. Hain zuzen ere, herritarrok tokian tokiko saltokietan kontsumitzea dute helburu, herrietako ekonomia suspertzeko. Bestetik, gaurko mobilizazioei agintariek emandako erantzuna agerian geratu da. Itzubaltzeta / Romon gertatutakoa horren adibide. Birritan, bata Romo-Artatza institutuan eta bestea Areetako Lanbideren bulegoan, oldartu zaizkie herritarrei ertzainek; zaurituak eraginez eta hainbat lagun identifikatuz. Horietako bati, gutxienez, salaketa jarri diote, "irainak" leporatuta. Argazkian, ertzainak Areetan atzemandako gaztea oratzen.

Greba Orokorra Itzubaltzeta eta Areetan



Greba Orokorra Uribe Kosta eta Erandion

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun