Hilabeteko Azken Ostirala hartuko dute gaur Euskal Herrian 200 herrik baino gehiagok. Preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimen hori
Etxerat elkarteak abiatu zuen eta egun
Herrirak eta herri bilguneek dinamizatzen dute, baita Uribe Kostan ere. Leioan, bulebarreko ohiko elkarretaratzea egingo dute 20:00etan. Ostean, "Leioa-Daroca konexioa" leopeko korrikaldia antolatu du
Leioako Herrirak, Leioako pasealekuari birak emanez, Zaragozako Daroca espetxean preso dagoen Pagoa Zulueta auzokideraino dituzten 402 kilometroak erditik kendu nahian. Algortan, Itzubaltzeta / Romon, Sopelan, Berangon eta Urdulizen ordu berean egingo dituzte elkarretaratzeak Telletxe plazan, Xake plazan, Udaletxe plazan, frontoian eta metro geltokiaren ondoan, hurrenez hurren.
Urdulizko Herrirak Tou musika taldearen emanaldia antolatu du elkarretaratzearen ostean, herriko tabernan. Itzubaltzetan, ordea, Erromoko Kantuzaleok taldeak kantu emanaldia eskainiko du Branka, Gure Etxea, Museo, Josu Rosen eta "Txiskales"-en tabernetan, Herrirarekin bat eginez. Erandion, Plentzian eta Lemoizen ere izango dira presoen aldeko mobilizazioak. Argazkian, Jone Ibarretxe eta Antton Goikoetxea, Tou / © Samuel Goirigolzarri.