Ekimeneko kartela

Surf zaleak itsasoari begira izango dira gaur eta bihar Sopelan. Izan ere, Arrietara hondartzan olatuen gaineko ikuskizuna emango diete Euskal Surf Zirkuituaren partaideek. 18 emakumezkoek eta 66 gizonezkoek zamalkatuko dituzte olatuak eta Monster-ek babesten duen lehiaketa horretako lehen proban arituko dira. Halere ez da lehenengo saiakera izango, pasa den astean bertan behera utzi behar izan baitzuten Arrietarako deialdia, itsasoaren egoera txarra zela eta. Zarautzek eta Mundakak hartuko dituzte hurrengo saioak. Gaur, gizonezkoak arituko dira, goizeko 7:45ean kontrolean egon beharko direla, 8etan Open Surf 66 errondarekin hasteko. Ondoren, 8:40ak aldera, Open Surf 64 errondaren txanda izango da. 13:00etan, berriz, Open Surf 32 errondaren unea izango da. Azkenik, 15:40ak aldera Open Surf 1/4 proba egingo den oraindik ikusteke dago. Besteak beste, Aritza Saratxaga, Endika Garai edo Natxo Gonzalez Peña Txuriko surflariak izango dira bertan. Argazkian, Garazi Sanchez getxoztarra eta beste emakumeak igandean lehiatuko dira / © Garazi Sanchez.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!