Joan den maiatzaren 6an Itzubaltzeta / Romoko greba batzorderako deialdiaren inguruan
UKBERRI.NETen azaldutako informazioaren harira, Erromo Duin Kolektiboak hiru zehaztapen txiki egin nahi du. Aldez aurretik, zehaztapenak zehaztapen, tokian tokiko informazio zabal eta anitzaren hedapenean egiten duen lana eskertu nahi diogu UKBERRI.NETi. 1. Erromo Duin Kolektiboa ez dago M-30eko grebara deitu duen Nazio Gune soziosindikalean; Erromoko Greba Batzordea badago. 2. Erromo Duin Kolektiboak auzoko borroka sozial iraunkor eta bateratua du helburu. Irailaren 29ko eta azaroaren 14ko greba deialdien ostean, egunez eguneko borroka hori eraginkortasun txikiko greba partzialen dinamika kutsatu eta desmotibatzailetik bereizteko asmo garbiarekin sortu genuen kolektiboa. 3. Azken greba "orokor" deialdiekin kritikoak izanda ere, Erromo Duin Kolektiboa osatzen dugun pertsona gehienok M-30eko greba deialdiari jarraituz auzoko greba batzordea berriro eratzera deitu eta bertan parte hartu dugu. Argazkian, pasa den maiatzaren 30ean Itzubaltzeta / Romoko greba batzordeak antolatutako manifestazioa, Areetan.