Areetako
Arenas futbol taldeak 1979an lortutako igoera errepikatu nahi du, hiru hamarkada geroago. Bigarren B mailara igotzeko Play-off partida jokatuko du oraintxe, arratsaldeko 18:30ean, Gobela futbol zelaian Toledoko Talavera de la Reina taldearen aurka. Etxean aritu arren, ez du erraza izango, Toledon jokatutako partidak husna bukatu baitzuen. Hortaz, Arenasi irabaztea baino ez zaio balioko hurrengo fasera heltzeko, Talaverak golek bat sartuz gero berdinketa ez baita aukera izango. Zalegoaren indarraren garrantziaz jabeturik, klubak jo ta ke aritu da Gobela bete nahian eta megafonia behin eta berriro pasatzeaz gain, gaur Eibarko Ustekabe fanfarrea aritu da eguerdi eta arratsalde partean beltzez, gorriz eta zuriz jantzita. Garaipena eskuratzekotan areetarrek taldearen izena duen Errekagane kaleko parkean ospatuko dute. Leioaren egoera okerragoa da. Mallorcako Poblense taldearen aurka arituko da uhartean, arratsaldeko 7:30etik aurrera, Uribe Kostan jokatutako partida gainditu beharko duela. Izan ere etxean 1 eta 2 galdu zuen eta, beraz, bi golez lagundutako garaipena ez den beste ezer ez dio balio izango. Argazkian, Arenaseko jokalariak Gobelako aldagelan / © Arenas futbol taldea.