MobyDickek disko berria aurkeztuko du iluntzean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 1a, 21:28

Eneko Burzako "Moby Dick" musikari algortarrak "ofizialki" etxera bueltatu da gaur eta hori ospatzeko "Cotard Delusion" bere azken diskoa aurkeztuko du Algortan. Iluntzeko 9etatik aurrera, emanaldia eskainiko du Bidebarri kaleko Abian kultur elkartean, sarrera doakoa izango dela. Bertan, zaleen ekarpen txiki baina ugariei esker argitaratutako diskoaren bederatzi kantak "folk-rock ilunzaleak" zein antzinako abestiak entzun ahal izango dira. Halere, gaur ikusterik ez duenak beste hitzordu bat izango du laster, ekainaren 21ean, Areetako Momo tabernan. Edozein modutan, disko berriaz gozatzeko parada edozein momentuan izango da, aurrekoekin egin bezala, Burzakok libre eta doan jarri baitu "Cotard delusion" lana entzutea zein saretik jaistea. Argazkian, Moby Dick / cc-by-nc-sa Moby Dick Love.

"Cotard delusion" diskoaren grabazio prozesuaren bideoa (cc-by-nc-sa Moby Dick)

Mobydick "Cotard Delusion" diskaren grabaketa prozesua from mobydick on Vimeo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun