Bizkaiko 600aren Lagunen elkarteak XIX. EAEko 600aren Eguna ospatzen dabil asteburu honetan. Bart, Bilbon eta Loiun aritu dira eta gaur, berriz, Areetan ikusi ahal izango dira Seat markako antzinako auto txiki baina ikusgarri horiek. Izan ere, goizeko 10etan Areetako Xake plazan egingo zaie ongi etorria autoei zein gidari eta lagunei, eta ordubete beranduago, dantza erakustaldia egingo die Berantzagi bertako dantza taldeak. 11:30ean, dagoeneko ohikoa bihurtu den “Sardina jan handia eta ardoaz” gozatuko dute Adiskidetasuna kalean, ondoren Bizkaiko Zubira bisita egiteko. Goikaldetik Ibaizabal eta Abra osoa ikusteko parada izango dute. 13:30etik aurrera, 600 markako autoak udalerrian barrena ibiliko dira eta Igeretxe hotelaren parean aparkatuko dute, bertan egingo baitituzte bazkaria eta sari banaketa ekitaldia. Argazkian, iazko kontzentrazioa Areetan / © Chetta600 - Bizkaiko 600aren Lagunen elkartea.