Igandean amaituko da Travellin' Brothers eta McEnroe Espainiako sarietan bozkatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 3a, 12:34

McEnroe musika talde getxoztarrak eta Travellin' Brothers Big Band leioaztarrek Espainiako musika independientearen sarietako bosgarren edizioan disko onenaren eta euskaraz egindako disko onenaren saria lortzeko aukerak dituzte. Horretarako, baina, "Las orillas" Getxo udalerriko boskotearen laugarren diskoak zein "Christmas Especial" leioaztarren seigarrenak publikoaren botoak beharko dituzte. Izan ere, finalistak 87 pertsonek osatutako epai-mahai batek aukeratu baditu ere, entzuleek erabakiko dituzte kategoria bakoitzeko irabazleak, Musika Independentearen Sarien webgunean botoa emanez, igandera, hilak 9, arte. Ekainaren 17an, berriz, sariak emango dituzte. Urteko disko onenerako atalean, honako hauek dituzte lehiakide getxoztarrek: John Talabot, Niños Mutantes, Hidrogenesse eta Hola a Todo el Mundo musikari eta taldeak. Bestalde, Aurten estreinatuko den Etxepare sarian, euskaraz egindako disko onenaren sarian, Travellin Brothers Big Bandek honako lanak izango ditu aurrez aurre:Betagarriren "Zorion Argiak", Benito Lertxundiren "Oroimenaren Oraina", Goseren "IIIII", eta Zuhaitz Zatitxuak Blues Band taldearen "Zuhaitz Zatitxuak". Argazkian, Travellin' Brothers leioaztarrak Big Band-eko kideekin / © Gaztelupeko Hotsak.

"Olentzero" herri kantaz Travellin' Brothers Big Band-ek egindako bertsioa (© Travellin' Brothers Big Band)



"Las orillas" diskoaren "Mundaka" abestiaren bideoklipa (© McEnroe)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun