Gaur zortzi amaituko da epea Noraizanean ekimenean parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 3a, 12:42

Algortako Abian kultur elkarteak Noraizanean izeneko kultur sormen herritarreko ekimena abiatu zuen pasa den maiatzaren 10ean. Antolatzaileek azaldu zutenez, kultur ekimenak kalea, Abian bera eta kartzelak hitzez zein argazkiz komunikatzea du xede. Abiango kideek adierazi bezala, Noraizanean ekimen kolektiboa da, edonori zabaldua. Parte hartu nahi dutenek, ipuin edo kontaketa idatzi edo argazkiak atera eta eduki horiek espetxeetara bidaliko dituzte bertan Noraizanean ekimenean parte hartu nahi duten presoek segida eman diezaieten. Argazkien kasuan, eta espetxeak baldintzatuta, argazkian oinarrituriko testua idatzi ahal izango dute. Gaia irekia izango da eta parte-hartzea, sorkuntza, elkarlana, elkar ezagutza eta lan guztiak Abian kultur elkartearen urteurrenean ikusgai izatea izango dira sariak. lan guztiak Creative Commons lizentzia askea izango dute, zehazki aitortu-berdin partekatu (cc-by-sa). Esperientzia hasteko, lanak Abian bertan utzi edo abianagenda[abildua]gmail.com posta elektronikora bidali ahal izango dira datorren astelehenera arte. Ondoren, kartzeletara bidaliko dituzte lanak. Argazkian, Abian kultur elkartea.

Antolatzaileen azalpen eta arau guztiak

Bi formatu bidezko kultur sormen herritarra da Noraizanean. Hitzak eta Argizkiak. Kaletik Abianera, abianetik Gartzeletara, Gartzeletatik Abianera, Abianetik kalera …. mugituz joango diren mezuen jarioa izango da. Ekimen kolektibo honetan parte hartu nahi duen edonori zabaldua dago. Mezuren bat zabaldu nahi duen edonori. Ez dago adin ezarpenik.

Hitzak:
Ipuin/relato hasierak egitea kaleko partaideek, gartzeletako partideek istorioarekin jarrai dezaten.

Argizkiak:
Kalekopartaideak ateratako argazkiak gartzeletara bidaliko dira, gartzeletan argazkiek inspiratutakoarekin testu bat idaz dezaten parte hartu nahi duten presoek.

Gaia Irekia da eta ekimenaren izaera bera dela eta aldatuz joan daiteke, lana jarraituko duen partaide bakoitzak emango dion norabidearen arabera. Hasi egiten duenak zenbaiteraino itxi edo zabalik uzten duenaren arabera.

Ez du lehiaketa ezta sariketa izaerarik izango. Beste lanekin batera, lan kolektibo hauen emaitza Abian kultur elkartearen urteurrenean ikusgai egotea izango da saria. Formatu berezian argitaratuko dira eta lan ikuasgarrienak errezitatuko dira ere bai.

Eskubideak:

Lan kolektiboa izatean, ez dauka egile bakarrik. Creative Commons izaera izango hartuko dute. Hau da, Aitortu-partekatu baimen izaera. Honen arabera (egilea/k nor/tzuk den/diren beti aitortu beharko da eta lanaren kopia zein banaketa askea da. (egilea izen abizenez ala ezizenez ezagutzea nahi izatea partaidearen esku egongo da beti ere)

Epeak:

Kalean daudenen lanak aurkezteko epea Ekainaren 10a izango da. Abian kultur elkartean edota hurrengo helbide elektronikoan: abianagenda@gmail.com

Gartzelara hurrengo egunean helarazten hasiko gara, ahalik eta modurik eraginkorrenean.
Gartzelako lanak beranduenez Irailaren 15erako agon behar dira abianeko kideen eskuetan. Argitalpena urteurrenerako prest egon dadin. (Gartzeletan jarritako oztopoak kontuan izango dira lanak jasotzeko epea gainditzen badu, eta posible izango dugun guztia egingo dugu urteurrenerako prest egon daitezen)

Aurkeztu beharreko lanen izaera:

Hitzak modalitatea: Modalitate honetako testuak edozein formatotan jasoko ditugu, baina kontuan izan behar du egileak gartzelan sartzeko jar ditzaketen oztopoak direla eta, beste formatu batera (ziurrenik eskuz) berridatzia izan daitekeela. Testua hurrengo partaideengana ahalik eta arinen hel dadin. Hala ere, argitalpenaren momentuan, hau da urteurrenean, egileak egindako formatua lehenetsiko da.

Argizkiak: Modalitate honetako argazkiak gartzelan sar daitezen argazki errebelatu gisa sartu behar ditugu. Beraz argazki originala (hau da argazkia baino ez eta atzetik inolako idatzirik gabea) edota errebelatzeko moduan dagoen digitala aurkeztuko da. Kalitate onekoak izan daitezen eskertuko da, Abianeko urteurreneko argitalepenean erakusketa polita egin ahal izateko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun