Herri asanblada egingo du gaur Itzubaltzetako Sortuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 3a, 13:27

Itzubaltzeta / Romo eta Areetako Sortu alderdiak bere lehenengo herri asanblada burutuko du gaur bertako Branka kultur elkartean, arratsaldeko 7etan. Ezker abertzaleko erakunde politikoak iragarri duenez, asanbladan epe ertain eta luzera begirako plangintzak partekatuko dituzte, hala nola "Aurrera begirako pausuak gatazkaren konponbidean" eta "Nazio eraikuntza eta eraldaketa soziala". Egitura berria izan arren, Itzubaltzeta / Romo eta Areetako Sortuk hainbat pausu eman ditu aurretik herrian. Besteak beste, pasa den maiatzaren 10ean, herri-eztabaida antolatu zuen auzokideekin, iazko ekainean Itzubaltzeta / Romori buruz egindako eztabaida parte-hartzailean militante eta zaleek proposatu zituzten lan ildoak martxan jartzeko asmoz. Argazkian, Sortzaile prozesuaren irudi bat / cc-by-sa Erandioko Sortu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun