Eguraldia, datozen egunotan
Asteartean, giroa eguzkitsua izango da eta tenperaturak udaberriko itxura hartuko du. Goizean Kantauri isurialdeko barnealdeko ibarretan hodeiak agertuko dira oraindik baina arratsaldean garbitu egingo du edonon. Goizean goiz laino eta lanbro apur bat ere sortuko da. Arratsaldean giro oso atsegina espero da eta tenperatura maximoak 20 ºC inguruan egongo dira, Nafarroako hegoaldean 25 ºC-ren bueltan.
Asteazken goizean ere eguraldi ona espero da, baina arratsaldean ezegonkortzera egingo du. Goizean, beraz, giro eguzkitsua espero da eta haizea indar barik ibiliko da; horri esker, tenperaturak gora egiten jarraituko du eta barnealdeko hainbat eta hainbat lekutan 25 ºC inguruko maximoak espero dira. Kostaldean termometroa ez da hainbeste igoko brisa ibiliko delako. Beroaren ondorioz bero-hodeiak garatu eta trumoi-ekaitza izateko aukera handia dago, barnealdeko mendi inguruetan batez ere.