Amorrua, gorrotoa dugu! Arrazoiak kontaezinak dira: 3 egun itogarri + memorizazio lana bultzatzeagatik. Curriculum espainola, gureak ez diren eduki eta nortasunak inposatzeagatik. Etorkizuna nota huts baten arabera jokatzeagatik. Ikasle robotizatu, akritiko eta sumisoak sortzea helburu izateagatik. Ikasleon arteko konpetibitate zentzugabekoa bultzatzeagatik. Ikasleon banaketa sistematikoa eragiteagatik. Eta... LOMCE ere ildo beretik, curriculum arrotza, pedagogia atzerakoia eta inposaketa hutsak direlako. Finean, sistema kapitalista eta patriarkarrak biziraun dezan inposatzen digutelako. Selektibitatea eta LOMCE, gorroto ditugu eta amorrua borrokarako indar bilakatuko ditugu! Guk gurea, Euskal Curriculuma eta pedagogia askatzailea! Argazkian, komunitate unibertsitarioaren "hipokresia eta merkantilizazioa" salatzeko hainbat ekintza burutu zituen ikasle mugimenduak, Leioa eta Erandioko campusean, 2011ko ekainaren 8ko selektibitate egunean / © Selektibitate Leioa 2011.