"Berria" egunkariaren hamargarren urteurrena ospatuko dute bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 6a, 16:25

"Berria" egunkariaren hamargarren urteurrena ospatzeko asmoz, "Bi arreba" bertso eta musika ikuskizuna izango da ostiral honetan, ekainak 7, Areetan. Hitzordua 20:00etan jarri dute Andres Isasi Musika Eskolan eta Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizazo piano-jotzaileak parte hartuko dute. Sarrerak 5 euro balio du Berria harpidedunentzat eta Berrialagunentzat, eta gainontzekoentzat 10 euro. Aurretik Algortako Villamonteko kultur etxean eta musika eskolan eskuratu ahal izango dira; baita egun berean leihatilan ere. Hala ere, Getxo Euskara Zerbitzuari esker, irakurleen artean sei sarrera banatuko ditu UKBERRI.NETek. Zozketan parte hartzeko idazkaritza[abildua]ukberri.net e-posta helbidera idaztea (bihar eguerdiko ordu batak baino lehen) besterik ez dago, izen-abizenak eta telefono zenbakia jarriz. Azkenik, gogoratu, azaroaren 8an hamar urte beteko dituela UKBERRI.NET agerkari digital euskaldunak. Urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi eta sorpresa prestatzen ari gara. Beraz, adi egon. Argazkian, "Bi arreba" ikuskizuna / © Kultur Leioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun