Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 6a, 20:40

"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, ekainak 7, Eskumaldeko LABek. Hitzordua Algortako Telletxe plazan jarri dute sindikatuko kideek, eguerdiko 13:00etan. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean. Baina, eguerdikoa ez da egunean zehar Telletxen egingo duten errepresaliatu politikoen aldeko mobilizazio bakarra izango. Ohiko lez, Algortako Herrira bilguneak deituta, 20:00etan preso eta iheslarien aldeko kontzentrazioa izango da plazan. Argazkian, LABek maiatzaren 3an egindako elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun