Euskalmetek esan duenez, oso litekeena da zaparrada ekaiztsuak izatea, baita gogorrak izatea ere, 20-30 mm/h-ko intentsitatearekin; halere, ez da baztertzekoa nukleo garatuagoren batek intentsitate oso handiak uztea, 30 mm/h-tik gorakoak.
Gainera, nukleo ekaiztsu ezberdinek eremu berean ere eragin dezakete; ondorioz, 12 ordutan 60 mm inguruko prezipitazio-kantitateak pila daitezke, baita hortik gorakoak zenbait tokitan ere.
Egoera bera izango da bihar goizaldean agian Gipuzkoan eta Arabako ekialdean, ezegonkortasun-lerroa Pirinioetarantz mugituko baita. Bihar arratsaldean ere baliteke ekaitzak sortzea, baina beste ezaugarri batzuk izango dituzte, eta ez dira hain gogorrak izango. Dena den, gerta liteke baten bat intentsitate handikoa izatea.
Horrenbestez, datozen 24 orduetan kontuz ibiltzea gomendatzen da; izan ere, zaparrada ekaiztsuak orokorrak, intentsitate handikoak eta prezipitazio gogorrekin izan baitaitezke, baita kazkabarra eta haize-bolada oso bortitzak ekarri ere.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohartarazi duenez, "kontuan hartu behar da egoera horiek ez direla batera ziurrak, eta iragartzen zailak direla; beraz, zaintzaren bidez egoerari jarraitu behar zaio, eta iragarpenen eguneratzeei adi egon beharra dago". Horretarako Euskalmeten webgunea eta Twitter kontua jarraitzea aholkatu dute.