Biharko jaialdian parte hartuko duten 19 upeltegiak honako hauek izango dira: Zallako Virgen de Lorea eta Txabarri; Bakioko Abio txakolina; Durangoko Bikandi; Gamiz-Fikako Uriarte; Txorierriko Txoñe, Magalarte Lezama, Basalbeiti eta Lukubeko; Gernikako Itsasmendi; Mendexako Bodegas Gurrutxaga; Markinako Axpe; Muxikako Berroja eta Txakoli Oxinbaltza; Txorierri eta Busturiako Talleri; Orozkoko Bizkai Barne; eta Bilboko Munetaberri.
Ekimeneko kartela

Bizkaiko Txakolin Jaialdia hartuko du bihar, larunbata, Algortako Biotz Alai plazak. Eguerditik eta gaueko 10:30ak arte, ardoen festa horrek Bizkaiko upategien "lan bikaina" ezagutzera ematea dauka helburu, horretarako 19 upeltegik haien edariak aurkeztuko dituztela,