Txorierri eta Fagoetako jaiak abiatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 8a, 02:37

Lamiakoko jaiak igaro direnean, Txorierri auzoak hartu die lekukoa Leioan. Atzo abiatu eta igandera arte, hainbat ekitaldi izango dira bertan. Erandion, berriz, Fagoeta auzoak hartuko dituzte ospakizunak, Erandio Landak utzitako hutsunea bete gurean. Horrenbestez, Txorierrin, estreinakoz koadrilen jaitsiera izan dute bart, txupinazoa eta berehala. Gaur eta bihar ere, parte hartzea garrantzitsu izango da bertako jaietan, besteak beste, herri krosa, tortilla, igel-toka, bolo-joko, txapel-jaurtiketa, gozogintza, mus, petanka... lehiaketak eta koadrilen jokoak zein kronoeskalada tarteko. Bitartean, Fagoetan, familia giroan arituko dira gaur, haur jolasak, herri bazkaria, sendientzako jolasak eta dantzaldia direla medio. Bihar, igandearekin, dantzak eta tiragoma lehiaketa izango dira ekimenik garrantzitsuak eta jaiak bukatzeko, asteartean, beste herri bazkari bat izango dute, mezaren ostean. Argazkian, iazko tortilla lehiaketa Txorierriko jaietan / © Leioako Udala.

Txorierriko jaiak

Ekainak 8, larunbata

10:00 Txupinazoa eta krosean izena ematea.
11:00 Herri krosa.
11:30 Tortilla lehiaketan izena ematea, txosnan.
11:30 Haur parkea: puzgarriak eta zezen mekanikoa.
12:00 Igel-toka lehiaketa eta bolo-joko txapelketa, erretiratuentzat.
12:00 Umeentzako lehiaketa: txapel-jaurtiketa
14:00 Tortillak aurkeztea.
16:30 Haur parkea: puzgarriak eta zezen mekanikoa.
16:30 Mus lehiaketa.
16:30 Koadrilen jokoak (zapia, zakuak, sokatira).
19:30 Xaiborren emanaldia.
19:30 Txorizo jana.
23:00 Erromeria Hakker taldearekin. Atsedenaldian, erratz dantza.

Ekainak 9, igandea

10:00 Txupinazoa.
11:00 Leioako musika bandak eskainitako kontzertua.
11:00 Gozogintza lehiaketarako izena ematea, txosnan.
11:00 Talo tailerra.
11:30 Txapel-jaurtiketa txapelketa.
12:00 Petanka txapelketa.
12:30 Dantza alardea.
12:40 Koadrilentzako kronoeskalada.
13:00 Leioako musika bandak eskainitako kontzertua.
13:30 Gozogintza lehiaketako gozokien aurkezpena.
14:00 Herri bazkaria (eguraldi txarra izanez gero, probalekuan).
16:30 Tute txapelketa.
16:30 Ume eta nagusien karaokea.
20:30 Sari banaketa, zozketa eta jai bukaera.

San Bernabe jaiak Fagoetan

Ekainak 8, larunbata

12:30 Kale animazioa egun osoan zehar, betiko abestiak, bertoko musika tresnak, gazteluak, puzgarriak...
14:30 Herri bazkaria: paella.
19:00 Olgetan Solas familiarteko jolasak: parte hartze librea, eta animatzen diren familia guztien artean (gutxienez aita edota ama eta seme-alabetako bat), herriko auzo guztietako jaietan antolatuko diren ekintza hauetako batean edo bestean parte harturik, 4 pertsonentzako asteburuko egonaldiak zozketatuko dira, landetxe batean.
22:00 Dantzaldia.

Ekainak 9, igandea

12:30 Kalejira.
13:00 Dantza ikuskizuna.
16:00 Tiragoma lehiaketa.

Ekainak 11, asteartea

13:00 Meza.
15:00 Herri bazkaria: babarrunak.
17:00 Emakumeen XXXII. Briska Txapelketa.
20:00 Jaien amaierako txupinazoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun