Herri gisa batzen gaituzten jai egun propioak izateak duen garrantzia ikusita gogoratzen diegu, bere garaian Udalbiltzak mahai gainean jarritako proposamena: martxoaren 8 Emakumeon nazioarteko eguna, ekainak 24 Udako solstizioaren eguna eta abenduaren 3 Euskararen eguna.
Euskal nortasuna eta nazio identitatea desitxuratzeko helburua duten egiturazko neurriak desagerrarazteko, indarrak batzea eskatzen diegu, Euskal Herria aitortu eta errespetatzen duten indar politikoei; eta beraien jarduna Euskal Herriaren mesedetan gauzatu dezatela.
Bai Euskal Herriari
Berri pozgarria da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako legebiltzarretik iritsi zaiguna. Nahiz eta Euskal Herrian indarrean dauden lan egutegi zatikatzaileen arazoarekin ez amaitu,