Arkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko getxoztarra eta Maialen Zuazo Aurrekoetxea bilbotarraren gurasoak "jazarri" dituztela salatu du
Algortako Herrira bilguneak. Preso eta iheslarien eskubideen aldeko erakundeak zabaldu duenez, pasa den maiatzean, Arkaitz Goikoetxearen ama autobusa hartzera zihoanean erretenitu egin zuen Espainiako Poliziak, Villenako espetxetik (Alacant) semea bisitatzetik bueltan. Ondoren, komisariara eraman zuten eta bere gauzak miatu ere egin zituzten. Bestalde, Goikoetxearen bikotekidea den Maialen Zuazo bilbotarraren gurasoei bisitak ukatu dizkiete, Espainiako Auzitegi Nazionalaren errekurtso baten ondorioz. Zuazo Brievako (Avila) kartzelan gatibu dago. Bi presoen senideak bakean uzteko aldarrikatu du Herrirak. Argazkian, Goikoetxea eta Basabetarrek hainbat eraso eta irain jaso dituzte azken urteotan haien Azkorriko baserrian, tartean etxeko murruan svastika bat pintatu zietela iaz.